User:Madler/roughdrafts/Joanes Leizarraga

From Wikipedia, the free encyclopedia

[1] [2]

Joannes Leizarraga (Beskoitze, Lapurdi, 1506 - 1601) was a Basque writer and Calvinist pastor, and the first person to translate the New Testament into Basque.

Before becoming a Huguenot, Leizarraga was most likely a Catholic priest.

Higanot bihurtu aurretik, seguru asko apaiz katolikoa izan zen. 1567eko apirilaren 15ean egin zen artzain Pauen, eta Bastidako herrira igorririk, hil zen arte han gelditu zen. Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginak, kalbinismora konbertitu zelarik, bere gortean Elizaren erreformaren aldeko pentsalariei babesa eman zien eta protestantismoa erresumako lurraldeetan barna hedatu nahi izan zuen. Ideia erreformazaleen arabera, testu sakratuak herri xehearen hizkuntzan jarri behar ziren. Hala bada, erreginak euskarazko eta gaskoierazko itzulpenak egiteko bitarteakoak eta dirulaguntzak eman zituen. 1563ko martxoaren 14an egin zen Biarnoko protestanteen sinodoan (batzarra), Leizarraga izendatu zuten euskarazko itzulpena egin zezan. Eredu moduan, Leizarragak vulgata eta frantsesezko itzulpenak erabili zituen. Lau laguntzaile izan zituela dirudi, bera taldearen zuzendari izanik: Sanz Tartas, Piarres Landetxeberri eta Tardetz zuberotarrak eta Joanes Etxeberri lohitzundarra, petit basque goitizenarekin ezagutua zena. Leizarragaren Biblia 1571ko irailean inprimatu zen, Arroxelan.

Leizarragaren lanak[edit]

Guztiak itzulpenak dira. Hiru liburu ezagutzen ditugu:

Kritika[edit]

  • Itzultzailearen meritua da, gehienbat, krtikoek Leizarragaren lanean azpimarratzen dutena. Ezagutzen ditugun bere garaiko idazle bakarrak Bernart Etxepare eta Joan Perez Lazarragakoa dira. Beraz, ia eredurik gabe jardun beharrak egiten du handi haren itzulpen-lan erraldoia. Erabili zuen eredua berak asmatu zuen.
  • Menpeko proposizoak erabili beharrak, hizkuntza erromanikoen erako prosara eraman zuen. Latinaren eragina duten egitura sintaktikoak dira horren lekuko. Dena den, esaldietan, perpaus luze eta laburren arteko jokoan eta orekan maisutasuna erakusten du.
  • Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio. Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskaren ezaugarriak darabiltza, erreformak jomuga zituen euskaldunak horiek baitziren. Testamentu Berriaren amaieran, zuberotarren lagungarri izateko hiztegi labur bat jartzeak, argiago uzten du zein eremutan jokatu nahi zuten, bai erreginak eta bai Leizarragak berak. Bere laguntzaileekin elkarlanean, Ipar Euskal Herriko euskaldunei zuzendutako koiné edo euskara batu bat osatu zuela dirudi, Lapurdiko euskara kostatarra oinarri harturik. Lapurdiko herrialdea, Nafarroako Erresumaren zati ez bazen ere, ekonomia eta biztanleria aldetik Nafarroa Beherea baino esangura handiagokoa zen garai hartako Euskal Herrian. Hortaz, kulturaren alorrean ere erreferentziazko gunea zen. Normala da beraz, Leizarragak bere hizkuntza ereduaren oinarri Lapurdiko euskara hartzea. Federiko Krutwig euskaltzainaren iritziz, euskararen batasuna XVI. mendeaz geroztik lortua zen, eta batasun hori Leizarragak egin zuen.
  • Hizkuntza jasoaren alde eta itzulpen ahalik eta zorrotzena egin nahian, latinetik hartutako hitz asko darabiltza, euskarazko ordainak baztertuz. Bide kultista da, beraz, aukeratzen duena. Esate baterako, giza pescadore idazten du, giza arrantzale beharrean.
  • Zahar-kutsua dario Leizarragaren euskarari. Hitzetan berritzaile, baina soinuetan eta morfologian arkaiko; antzinako euskararen arrastoak ohiko dira XVI. mendeko eta aurreko idazleetan, Lazarragaren testuan ere ikusi dugunez. *ezan eta *edin errodun perfektibo zaharreko formak darabiltza, Joan Perez de Lazarragak bezala: ilki zedin eta erran ziezon, jeiki zen eta erran zion esanahiarekin, adibidez.

Ikus, gainera[edit]

Kanpo, loturak[edit]

Leizarraga, Joannes Leizarraga, Joannes Leizarraga, Joannes Leizarraga, Joannes